Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunari lotutako hainbat ekimen izango dira Zarautzen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 16a, 12:05

Iazko San Silbestre.

Datorren ostegunean izango da Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, ipuin kontaketa eta zinema saioak antolatu ditu Gazteria Sailak.

Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna izango da datorren ostegunean, azaroak 19. Zarauzko Gazteria Sailak zenbait ekimen antolatu ditu egun horri lotuta, hain zuzen, ostegun arratsalderako. Batetik, 4-8 urte arteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da Modelo aretoan, Maider Alcelayen eskutik. Zer gertatzen da basoan? ipuina kontatuko du, 17:30ean hasita.

Horren ostean, 9 urtetik gorako haurrentzako zinema saioa egingo dute Modelon. Bran Barrabas filma emango dute, 19:00etatik aurrera.

Doan izango dira bi ekimenetarako sarrerak, baina aldez aurretik jaso beharko dira. Asteazkenean, azaroak 18, Gazte Informazio Bulegoan (Zigordia kalea, 34) jarriko dituzte eskuragai txartelak, 17:00etatik 20:00etara. Ostegunean bertan, aldiz, 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Modeloko txarteldegian.