Igandean giza katea osatzera dei egin du Sarek

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 18a, 09:00

Malekoian egingo dute giza katea Bidea gara, bidean gaude aldarripean. Horren ostean, mosaikoa osatuko dute Munoan.

Bidea gara, bidean gaude dinamikaren barruan, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko mobilizazioak izango dira datorren asteburuan. Besteak beste, Zarautzen ere zabaldu du deialdia Sarek: igandean, azaroak 22, giza katea egingo dute malekoian, Argiñano aurretik hasita. 12:00etan jarri dute hitzordua, hain zuzen.

Horren ondoren, mosaiko erraldoia osatuko dute Munoa plazan.