2020/11/22 12:00

Bestelakoak

Giza katea eta mosaikoa, euskal preso eta iheslari politikoen alde

Giza katea eta mosaikoa, euskal preso eta iheslari politikoen alde
Malekoia, Zarautz

Bidea gara, bidean gaude dinamikaren barruan, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko mobilizazioak izango dira datorren asteburuan. Besteak beste, Zarautzen ere zabaldu du deialdia Sarek: igandean, azaroak 22, giza katea egingo dute malekoian, Argiñano aurretik hasita. 12:00etan jarri dute hitzordua, hain zuzen.

Horren ondoren, mosaiko erraldoia osatuko dute Munoa plazan.