Arrapala eraikiko dute Iñurritzako frontoian

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 19a, 09:25

(Zarauzko Udala)

Aste honetan ekingo diete lanei, eta sei astean amaitzea aurreikusi dute.

"Irisgarritasuna bermatzeko" asmoz, arrapala bat eraikiko dute Iñurritzako frontoian. Salbatore Mitxelena Ikastolak egin zion eskakizuna udalari; hala, aste honetan bertan hasiko dute obra eta, aurreikuspenen arabera, sei hilabeteko iraupena izango du. Urbycolan enpresari esleitu dizkio lanak udalak eta, guztira, 48.367,10 euro (BEZ barne) bideratuko dituzte obra horretarako.

Gaur-gaurkoz, 1,70 metrokoa da frontoiaren eta plazaren arteko tartea. Gainera, eskaileren bidez baino ezin da frontoira heldu.