Mendebaldeko Saharari elkartasuna erakutsi diote

Maria Maya Manterola 2020ko aza. 19a, 20:02
Saharautzen deialdiari erantzunez, udaletxe aurrean egin dute protesta zarauztarrek, Fronte Polisarioari eta Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko. 

Beste hainbat herritan bezala, Mendebladeko Sahararen aldeko elkarretaratzea egin dute Zarautzen, Saharautzek deituta. Marokoko militarrak herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen Guerguerat eskualdera sartu dira asteburu honetan. Urriaren 21etik ehunka saharar ari zen protestan bertan, Marokok hango pasabidea darabilelako. Pasabide horrek 1988an sinatu zen Bake Akordioa eta baita Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarra urratzen dituela diote, akordio horietan zehazten delako Marokoko harresi militarrean ezin dela pasabiderik ireki. Fronte Polisarioak hautsitzat jo du Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezartzea erabaki du.