Aurrera doa 'Argazkigintzaren maisuak' zikloa Photomuseumen

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 26a, 15:59

Tim Kirbyren Argazkigintzaren maisuak dokumental saila ari dira ematen Photomuseumen asteotan. Bihar izango da bildumaren bosgarren kapitulua, We are family, ikusteko aukera.

Gela programaren barruan, ziklo berri bati ekin zioten urria amaieran. Hain zuzen, Tim Kirbyren Argazkigintzaren maisuak dokumental saila landu dute Photomuseumen azkeneko asteetan. Sei atal ditu bildumak, eta bihar izango da bosgarren kapituluaren emanaldia: We are family.

Photomuseumeko antolatzaileek azaldu dutenez, bosgarren atalean "argazkigintza bizitza pribatuen testigantza bezala jorratzen du" egileak. 18:00etatik aurrera izango da ikusgai We are family eta Gela programaren barruan prestatutako gainontzeko saioetan bezala, doakoa izango da sarrera.