Murkilek hainbat zozketa egingo ditu Gabonetan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 26a, 16:35

Elkarteak zortzi erosketa txartel zozkatuko ditu, abenduan zehar, Murkil saltokietan erosketak egiten dituztenen artean.

Gabonetako kanpaina jarri du martxan Murkil Zarauzko Merkatarien Elkarteak. Zortzi erosketa txartel zozkatuko ditu aurtengo Gabonetan, hain zuzen, 500 euroko lau txartel eta 250 euroko beste lau. Murkilen parte diren saltokietan, abenduaren 1etik 31ra bitartean, tiket bat betetzeko aukera izango da erosketaren bat egitean. Txartel horiek bete dituztenen artean egingo dute zozketa, eta elkarteak jakinarazi duenez, irabazleek urtarrilaren 31ra arte izango dute erosketa txartelak erabiltzeko aukera.