Martxan da Mintzalagun programa

Amaia Urbieta Arruti 2020ko aza. 27a, 09:25

Ikasturtea hasita badago ere, oraindik eman daiteke izena bidelagun edo bidelari gisa.

Elkarrekin euskaraz aritu daitezen, euskara ikasten ari diren pertsonak (bidelariak) eta dagoeneko badakitenak (bidelagunak) elkartzen ditu Mintzalagun programak astean ordubetez. Martxan da 2020-2021 ikasturtea. Urola Kostako Udal Elkarteak aditzera eraman duenez, programa "aukera ezin hobea" da "euskara praktikatu nahi, baina norekin egin ez
dutenentzat". Aldi berean, nabarmendu dute "oso egitasmo interesgarria" dela "euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritarrentzat".

Ikasturtea hasita badago ere, oraindik izena eman daiteke egitasmoan. Horretarako, Urola Kostako AEK euskaltegietara zein Zarauzko Udal Euskaltegira jo daiteke, edo 625 48 52 15 telefono zenbakira deitu. Posta elektronikoz, urolakosta@aek.eus helbidera idatzi daiteke, eta informazio gehiago eskuratzeko, mintzalagun.blogspot.com webgunera edo Facebooken Mintzalagunak Gara erabiltzailean sartu daiteke.