Estibaliz Alvarez 2020ko Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldun Rivas taldearekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 28a, 17:24
Estibaliz Alvarez eskuinean, Miren Gozategi eta Rebeka Carrera oriotarrekin, Rivas taldeak irabazitako garaikurrarekin. (Utzitakoa)

Azaroaren 14an eta 15an Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren, eta hilaren 21ean eta 22an Erreginaren Kopa.

Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren azaroaren 14ean eta 15ean Madrilen [Espainia]. Estibaliz Alvarez zarauztarraren Rivas C.B. taldeak Viladecansen auka jokatu zuen norgehiagoka, eta Rivasa izan zen garaile. Hala, 2020 urteko Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldunak da Alvarez.

Bestalde, hilak 21ean 22an Erreginaren Kopa jokatu zuten, Batzelonako Viladecans herrian, Herrialde Katalanetan. Txapelketa horretan ohorezko mailako lehen lau taldeek parte hartu zuten: CBS Rivas, CB Viladecans, Dridma Rivas Sofbol Club eta CBS Sant Boi. Erreginaren Kopan ere Alvarezen taldea nagusitu zen.