2020/12/05 12:00

Manifestazioa

Pentsiodunen mugimenduak deituta, manifestazioa

Pentsiodunen mugimenduak deituta, manifestazioa
Lege Zaharren enparantzan, Zarautz

Toledoko Itunak pentsioei lotuta egin dituen gomendio berriak salatu ditu pentsiodunen mugimenduak, baita Kongresuak horiek onetsi izana ere. "2020ko pentsioen erreforma hasi besterik ez dela egin" ohartarazi du, eta mobilizatzera deitu du larunbat honetarako. 11 aldarrikapen nagusi aterako ditu kalera:

  • KPIaren igoera guztientzat.
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
  • 2010-2012ko Lan Erreforma eta 2011-2013ko Pentsio Erreforma indargabetzea eta, bereziki, jasangarritasun faktorea.
  • 1.200 euroko gutxieneko soldata.
  • Zigorrik gabeko erretiroa, 40 urte kotizatuta izanez gero.
  • Gizon eta emakumeen soldaten eta pentsioen arteko arrakala gainditzea.
  • Bikoteari dagokion pentsio osoaren araberakoa izatea alargunen pentsioa, eta kontratu duinak etxeetako langileentzat.
  • Pentsio publikoen etorkizuna bermatzea, pribatuei laguntza publikoa ukatuz.
  • Helduentzako arreta eta zerbitzu soziosanitario publikoa lehenestea finantzazioa handituz eta kalitatezko sare publiko eta unibertsala sortuz.
  • Gizarte Segurantza propioa.
  • Euskara arlo guztietan bermatzea.