Elena Odriozolaren lanak daude ikusgai Arkami Galerian

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 1a, 12:51

Arkami Galeriako kideek Elena Odriozolaren ilustrazioekin osatu dute neguko denboraldiko erakusketa. Artista donostiarra larunbatean izango da bertan, liburuak sinatzen.

Lehior Elorriaga argazkilariaren bilduma ikusgai izan ostean, martxan da neguko denboraldiko erakusketa Arkami Galerian (Kale Nagusia, 32). Oraingoan, Elena Odriozolaren lanekin apaindu dituzte galeriako hormak, hain zuzen, ilustratzaile donostiarrak "bere ibilbidean zehar sortutako" hainbat marrazkirekin. Arkamiko kideek azaldu dutenez, "COVID- 19ak sortutako garai zail hauetan, bertako artistei bultzadatxo bat emateko hautuarekin jarraitzen" dute.

Odriozola larunbat honetan, abenduak 5, bertaratuko da Arkamira, eskuragai egongo diren bere liburuak sinatzeko. 17:30etik 20:30era izango da bertan.