Gaur ospatzekorik ez dutela aldarrikatu dute hainbat zarauztarrek

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 6a, 13:00
(Zarauzko Ernai)

Lege Zaharren enparantzan deitu du elkarretaratzera Zarauzko Ernaik, eta hainbat herritar bertaratu dira gaurko egunez zer ospaturik ez dutela aldarrikatzeko.

'Gazteok independentzia!' zioen pankartaren atzean elkartu dira herritarrak. "Guk argi daukagu, ez dugu ezer ospatzeko, ez diegu ezer zor, ez gara Espainolak, ez da gure hautua nazio liberal eta oinarri faxistak dituen Estatu Espainolaren parte izatea", adierazi zuen Ernaik deialdian.