INKESTA: Beldurra ematen dizu koronabirusaren kontrako txertoa jartzeak?

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 8a, 14:35

Erresuma Batuan COVID-19aren kontrako txertaketa kanpaina abiatu dutela eta, zarauztarren iritzia jakin nahi dugu. Txertoak beldurra ematen? Jarriko duzu? Ez duzu jarri nahi? Hartu parte inkestan!

Berria egunkarian dator gaur albistea: abiatu dute koronabirusaren kontrako txertaketa kanpaina Erresuma Batuan. 90 urteko emakume bat izan da lehena koronabirusaren aurkako kanpainako txertoa jasotzen, eta aurrez 15.000 pertsonarekin probatu dute. Abenduaren amaierarako lau milioi pertsona txertatzea espero dute.

Gurera ere iritsiko da txertoa lehenago edo geroago, eta jakin nahi dugu ea zarauztarrek baduten txertoa jartzeko beldurrik, edo jarri nahi duten ala ez. EMAN HEMEN ERANTZUNA.