Txikienek Miriam Mendozaren kontakizunekin gozatzeko aukera edukiko dute gaur

Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 9a, 11:42

Irakurketa Txokoko saioa egingo dute gaur arratsaldean Imanol Urbieta musika eskolan. Ohi bezala, 16:00etatik aurrera gonbidapenak jaso beharko dira Sanz Enean.

Gehienez 50 herritar bertaratu daitezke Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskaintzen duen Irakurketa Txokoaren saiora, eta horregatik, gonbidapenak aurrez hartu behar dira, pertsonako lau gehienez.

Kontakizunak herriko txikienentzat dira, eta 17:15ean da hitzordua, Imanol Urbieta musika eskolan. Gonbidapenak, berriz, 16:00etatik aurrera hartu beharko dira gaur bertan, Sanz Enea liburutegian.