'Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu' hitzaldia antolatu dute abenduaren 22an

Mireia Galarza Bastida 2020ko abe. 15a, 11:44

Abenduaren 22an izango da, 19:00etan Modelo Aretoan. Irune Aranguren Barragan psikologoa izango da hizlaria. 

Hirugarren urtez jarraian, gabonak eta dolua uztartzen dituen Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia antolatu du Zarauzko Udalak. Abenduaren 22an izango da, 19:00etan, Modelo Aretoan. Irune Aranguren Barragan psikologoa izango da hizlaria, eta sarrerak doan eskuratu ahalko dira ordubete lehenago leihatilan.

Jesus Arana Gizarte Zerbitzutako zinegotziaren esaten "familian elkartzeko garaia da", eta COVID-19aren ondorioz, hainbat familiari prozesu "zailak" bizitzea tokatu zaie. Horregatik, aurten bereziki, doluari eta doluan dauden familiei bere lekua eman nahi diete hitzaldian.