Aurten ere jostailu bilketa egingo du Gurutze Gorriak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 16a, 09:55

Gurutze Gorriak "premian dauden familiei" helaraziko dizkie jasotako jostailuak. Hurrengo bi larunbatetan bilduko dute materiala, malekoiko lokalean.

Aurreko urteetan egin bezala, jostailu bilketa antolatu du Gurutze Gorriak. Zarauzko Gurutze Gorriko lehendakari Felix Zubiak azaldu duenez, "premian dauden familiei laguntzea" da asmoa, eta haiei helaraziko diete jasotako materiala.

"Jostailu berriak" bilduko dituztela dio Zubiak, "ahal dela, hezkuntzarako balio dutenak". Datozen bi larunbatetan, abenduak 19 eta 26, jasoko dituzte jostailuak, 11:00etatik 13:00etara, Gurutze Gorriak itsas pasealekuan duen lokalean, Charly kafetegiaren ondoan.