Sofbolaren gorengo mailan bidea eginez

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 16a, 11:20

Alvarez eskuinean, Rebeka Carrerarekin eta Miren Gozategirekin.

Esti Alvarez zarauztarrak Espainiako Ohorezko Sofbol Liga eta Erreginaren Kopa irabazi ditu Madrilgo Rivas taldearekin. Europako Txapelketa jokatuko dute abuztuan.

Ezezaguna da sofbola herritar askorentzat, baina eskualdean badira punta-punta-ko jokalariak. Rebeka Carrera eta Mirentxu Gozategi oriotarrek eta Estibaliz Alva-ez zarauztarrak, esaterako, Espainiako Ohorezko Sofbol Liga eta Erreginaren Kopa irabazi berri dituzte Madrilgo Rivas taldearekin. "Urte zaila izan da aurtengoa, hilabeteak bakarrik entrenatzen aritzeaz gain, ez genekielako partidak jokatzeko aukerarik izango genuen. Talde izaerari eusteko Zoom aplikazioaren bidez entrenatzen aritu ginen konfinamendu garaian, eta azkenean, emaitza onak lortu ditugu", azaldu du Rebeka Carrerak.

Miren Gozategiren ustez, aurtengoa "lorpen bikoitza" izan da. "Alde batetik, koronabirusaren garaian liga eta kopa irabaztea lortu dugu. Eta bestetik, abuztuan Italian jokatuko den Europako Goi Mailako Sofbol Txapelketarako txartela ere irabazi dugu. Iaz ere lortu genuen, liga eta kopa irabaztea, baina bulegoetan erabaki zen 2019ko emaitzak kontuan ez hartzea Europarako Txapelketarako. Horregatik, oso garrantzitsua izan da gu-etzat bigarren urtez jarraian bitxapelketetan nagusitzea, Europako talde onenen aurka goi mailan aritzeko gai garela erakutsi dugulako", dio Gozategik.

Esti Alvarez sofbol jokalari zarauztarra ere "oso gustura" dago Rivas taldearekin lortutako emaitzarekin: "Urte gogorra izan da, baina ahaleginak merezi izan du. Horrelako lorpenek aurrera jarraitzeko indarra ematen dute, gainera". Espainiako Selekzioa Talde mailan emaitza bikainak lortzeaz gain, Carrera, Gozategi eta Alvarez Espainiako Sofbol Selekzio Absolutuan ere badabiltza. Gozategi fisioterapeutada selekzioan. "Garai batean selekzioko jokalaria izan nintzen, eta orain fisioterapeuta laguntzailea naiz», zehaztu du.

Alvarez selekzioko jokalaria da: "23 urte ditut eta niretzat opari modukoa da Espainiako Selekzioarekin jokatzeko aukera izatea. Goi mailan aritzeak ahalegin handia eskatzen du, eta egindako esfortzuaren emaitza dela sentitzen dut", azaldu duzarauztar gazteak.

Carrera, bestalde, selekzio ab-solutuko jokalaria eta jubenilmailako selekzioko entrenatzaile laguntzailea ere bada. Aurreko asteetan, esaterako, Espainian zehar ibili zen kirola ezagutaraziz. "Espainiako Kirol Kontseilu Gorenarenak Emakumea eta Ki-ola  izeneko dirulaguntzak eman dizkie federazioei. Horren bidez, sofbolak indar gutxi duen autonomia erkidegoetan izan gara, Kanariar Irletan eta Andaluzian, sofbola ezagutzera emateko".

Duela ia 25 urte hasi zuen sofboleko ibilbidea oriotarrak eta gustura dago lortutakoarekin. "14 urterekin hasi nintzen sofbolean jokatzen Orioko Bate Bizkorrak taldean. Manu Peña Ikastolara etorri zitzaigun kirola erakustera, gustatu eta gaur arte. 2006ean, Italiako Sofbol Liganjokatzeko aukera eskaini zidaten profesional gisa, eta 2011 arte aritu nintzen bertan". 2012an erabaki zuen etxera bueltatzea eta Atletico San Sebastian taldeko jokalaria eta jubenilen taldeko entrenatzailea izan zen, 2019 denboraldi amaiera arte. Oriotarra zorteduna sentitzen da zaletasuna ogibide bihurtu duelako. "Eusko Jaurlaritzak Basque Team bekak ematen dizkigu kirol olinpikoetako selekzioan aritzen garen kirolarioi". Horri esker Alvarezek eta Carrerak sofboletik bizitzeko aukera dute.