Zortzi ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean Orio eta Zarautz artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 17a, 09:50

Istripua 08:15 inguruan gertatu da, eta antza denez ez da zauriturik izan. Dena dela, errai bat itxita dago eta horrek bi kilometroko auto ilarak sortu ditu.

Istripua gertatu da gaur goizean, 08:15 inguruan, A-8 autobidean Irungo noranzkoan, Zarautz eta Orio artean, Aiako lurretan. Antza denez, zortzi ibilgailuk elkar jo dute, baina ez da zauriturik izan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, errai bat itxita dago eta bi kilometroko auto ilarak sortu dira.