Udal egutegi gehiago banatuko dituzte

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abe. 17a, 15:00

Astelehenean 2021eko 3.500 egutegi handi eta 1.000 txiki jarri zituen udalak eskuragarri Turismo Bulegoan, eta hiru orduan amaitu ziren guztiak. Arrakasta ikusita, 3.500 ale gehiago banatzea erabaki dute.

Datorren asteartean, hilaren 22an jarriko dituzte eskuragarri inprimatutako ale berriak, 09:30ean. Bide batez, udalak eskerrak eman nahi izan dizkio Argazkizale Elkarteari; baita zorionak ere, beren lanak izandako arrakastagatik.

Erlazionatuak