Aldaketak izango dira Lurraldebuseko ordutegietan, Gabonetan

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 18a, 09:54

Abenduaren 24an eta 31n goizago bukatuko dira autobus zerbitzuak, eta, aldiz, beranduago hasiko dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Gabonak direla eta, Lurraldebuseko autobus zerbitzuetako ordutegietan aldaketak izango dira. Lau egunetan moldatuko dituzte ordutegiak: abenduaren 24an eta 31n ohikoak baino goizago bukatuko dira, eta, aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean beranduago hasiko dira.

Urola Erdiko zerbitzuetan, UK01 (Donostia-Azkoitia), UK02 (Azpeitia-Errezil eta Azkoitia-Tolosa), UK03 (Azkoitia-Zarautz), UK04 (Azpeitia-Beizama), UK05 (Azpeitia-Ermua) eta UK06 (Zumarraga-Zumaia) lineatan eragingo du.

Kostaldean, berriz, UK07 (Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa), UK08 (Zarautz-Aia-Orio), UK09 (Zumaia-Donostia N-634), UK10 (Donostia-Zumaia AP-8), UK11 (Zumaia-Donostia ospitaletatik) eta DB05 (Ondarroa-Zumaia) lineei eragingo die.

Ordutegi aldaketen informazio gehiago hemen eskuratu daiteke.