2020/12/23 - 2020/12/30 10:00

Bestelakoak

Bidea Gara astea, Sarek antolatuta

Bidea Gara astea, Sarek antolatuta
Zarautz

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen Gabonen testuinguruan presoen eskubideak oinarri hartuta. Sareko kideen arabera, helburua da "herrian, preso eta iheslarien etxeratze prozesuaren martxan jartzearen aldeko eta elkarbizitzaren zein bakearen aldeko aldarria zabaldu eta lantzea".

Abenduaren 23tik 30era izango da Bidea Gara astea. Sarek iragarri duenez, mobilizazioak, erakusketa nahiz erronka izango dira, besteak beste.