Erlo Telebistan gaur emango dute udalak sustatzen dituen kooperazio proiektuei buruzko saioa

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 19a, 09:00

"Hegoaldeko herrialde pobretuetan gauzatzen diren" hainbat "garapen proiektu", "ekintza humanitario eta puntualetarako" zenbait ekimen eta Zarautzen egiten diren "sentsibilizazio proiektuak" jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. 19:00etan izango da emanaldia, Erlo Telebista-n.

Giza Eskubideen Aldeko Egunaren harira, Zarauzko Kooperazio Sailak ekitaldi bat egin ohi du abenduan, sail horretatik "diruz lagundutako ekimenen berri emateko". Aurten, horren ordez, saio berezi bat prestatu dute Erlo Telebista-k eta Zarauzko Udalak, eta modu horretan ezagutaraziko dira udalak laguntzen bidez sustatu dituen proiektuak. Gaur emango dute saioa Erlo Telebista-n, 22:00etan.

Nagusiki, "Hegoaldeko herrialde pobretuetan gauzatzen diren" hainbat "garapen proiektu", "ekintza humanitario eta puntualetarako" zenbait ekimen eta Zarautzen egiten diren "sentsibilizazio proiektuak" azaltzen dira ikus-entzunezkoan.