Serge abeslariak bigarren diskoaren aurrerapen kantua atera du

Intza Unanue Arruabarrena 2020ko abe. 31a, 09:00

Zarauztarrak urtarrila amaiera aldean kaleratuko du orain arteko proiekturik pertsonalena, Leihotik Mundura izenpean.

Bigarren estudioko lanaren single berria kaleratu du Serge abeslariak urtea amaitzeko, Maleta Prest izenpean. Berak idatzitako letra eta sortutako musikak osatzen dute kantu berria. Bideoklipa ere atera du kantuarekin batera, Nestor Urdanpilletak egina.
 
Disko osoa 2021.urteari ongietorria ematearekin batera kaleratuko du zarauztarrak, urtarrila bukaera aldera. Leihotik Mundura du izena, eta orain arteko bere proiekturik pertsonalena izango da, berak idatzi eta sortu baititu abesti guztiak. Izan ere, 2019an atera zuen bere lehenengo estudioko lana, Enarak itzuli dira Gari Berasaluze herrikidearen olerki sortekin onduta.
 
Aurrerapen single-aren bideoklipa ikusteko, egin klik hemen.