[ZUZENKETA] Sareren auto karabana bihar izango da, urtarrilaren 3an, presoen eskubideen alde

Onintza Lete Arrieta 2021ko urt. 2a, 11:00

Urtarrilaren 9ko ekitaldira begira egingo dute herrian zehar buelta, Astitik aterata.

Euskal presoen eskubideen alde urtero manifestazioa izaten da urtarrilaren hasieran Bilbon, baina aurten, pandemia egoerak behartuta, herriz herri egingo dira ekintzak 17:30ean. Zarautzen malekoian izango da hitzordua, eta han parte hartzeko herritarrei deia eginez auto karabana egingo dute urtarrilaren 3an, 12:30ean, Astitik irtenda.

Albiste honen aurreneko bertsioan esan dugu auto karabana gaur zela. Barkatu eragozpenak.