Opariak sortzeko tailerra egingo dute bihar Ludotxo ludotekan

Onintza Lete Arrieta 2021ko urt. 4a, 19:00

Gabonetan ere zabalik dago herriko ludoteka, eta bihar, urtarrilak 5, opariak nola egin ikasteko aukera edukiko dute bertaratzen diren umeek.

Lagun ezkutua: opariak sortzen izeneko tailerra egingo dute bihar, Errege bezpera, Ludotxo ludotekan. Gabonetan ere zabalik ditu ateak, eta honakoa da ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez egongo da zerbitzua, 09:00etatik 12:00etara. Egun horietan 4 eta 8 urte arteko umeek izango dute bertaratzeko aukera.

Asteburuetan, berriz, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, egun horietan 9-11 urte arteko umeentzat.

Ekintza bereziak ere egin dituzte egunotan: magia ikuskizuna, ipuin kontaketa eta serigrafia tailerra, esaterako.