Blake Edwards zinemagilearen inguruko saioa egingo dute Photomuseumen

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 6a, 11:57

'Desayuno con diamantes' klasikoaren egokitzapenarekin hartu zuen ospea Blake Edwardsek. Ostiralean izango da saioa, 18:00etatik aurrera.

William Blake (1922-2020), Blake Edwards izen artistikoarekin egin zen ezagun zinema munduan. Gaztea zela ekoizpen garrantzitsuetan parte hartzen hasi zen,  bigarren mailako aktore modura. Gero, ordea, gidoilari eta zuzendari lanei ekin zien, eta Capoteren 'Desayuno con diamantes' eleberriaren egokitzapenak ospea eman zion, tartean polemika sortuz. Besteak beste, zinemagile "biguna" zela leporatu zioten, eta horri erantzunez, kalibre altuko drama bat zuzendu zuen: "Días de vino y rosas", estimu handia zion Jack Lemmon aktorearekin. 

Zinemagile, aktore eta gidoilari estatubatuarraren inguruko lanketa egingo dute ostiralean Photomuseumen, 18:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura sustapenerako Aula/Gela programaren barruan egingo dute saioa.