Adingabe bat erreskatatu dute Pagoetan helikopteroaren laguntzarekin

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 6a, 16:53

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, snowboardarekin elurretan zebilen pertsona batek ezbeharra izan du 12:30ak aldera, eta 14:00etan bukatu dituzte erreskate lanak. 

Gaur eguerdian erreskatea izan da Pagoeta mendian. Ertzaintzak azaldu duenez, snowboardarekin elurretan zebilen adingabe bati sorbalda atera zaio, kolpea hartu eta gero, eta mugitu ezinik geratu da. Ezbeharra izan duen pertsona menditik ateratzeko izandako zailtasunen ondorioz, erreskatea helikopteroaren laguntzarekin egin behar izan dute. Ertzaintzak 14:00ak inguruan bukatu ditu lanak.

Min hartutako laguna Intxaurrondo inguruko suhiltzaileen unitatera eraman dute helikopteroz, eta handik erietxera anbulantzian.