Bihar izango da hileko kaleko azoka

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 8a, 11:59

Hilabeteko bigarren larunbata izango da bihar, urtarrilak 9; hortaz, hileko kaleko azokak hartuko du Klabelinsoro kalea. Ohi bezala, arratsaldean izango dira martxan azokako postuak, gutxi gorabehera, 15:00etatik 20:00etara. Arropa, osagarriak eta bestelakoak erosteko aukera izango da beste aste batez.