Il Circo Italiano eta Txirri, Mirri eta Txiribiton izango dira Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urt. 10a, 17:00

Guztira, hamar emanaldi eskainiko dituzte datorren asteburuan eta hurrengoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko. 

Emanaldia eskainiko du aurten ere Itxasmendi auzoko aparkalekuan jarriko duten karpan Il Circo Italianok, Txirri Mirri eta Txiribitonekin batera. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude ilcircoitaliano.com webgunean.

Honako egun hauetan eskainiko dituzte saioak:

  • Urtarrilak 15, ostirala, 18:00etan. 
  • Urtarrilak 16, larunbata, 16:30ean eta 18:45ean.
  • Urtarrilak 17, igandea, 12:00etan eta 18:00etan. 
  • Urtarrilak 22, ostirala, 18:00etan. 
  • Urtarrilak 23, larunbata, 16:30ean eta 18:45ean. 
  • Urtarrilak 24, igandea, 12:00etan eta 18:00etan.