Urtetan aurten ez dituzte sansebastianak ospatuko

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 18a, 09:31

Neska-Mutil Ardoak jakinarazi du aurten ez duela San Sebastian jaietako ospakizunik antolatu. Eskerrak eman dizkie "urtero hutsik egin gabe" Urtetara bertaratu diren guztiei.

Urtarrilaren erdialdean izan ohi dira Urtetako San Sebastian jaiak, baina Neska-Mutil Ardoak azaldu du, COVID-19a dela-eta, oraingoan ez duela festetako ospakizunik prestatu. Hortaz, Urtetan ez da jairik izango aurten.

Neska-Mutil Ardoko kideek eskerrak eman dizkiete, "urtero hutsik egin gabe", sansebastianetara bertaratu diren guztiei, "baita trikitilari, bertsolari, harri-jasotzaile eta musika taldeei" ere. "Aurten elkar ikusiko ez dugun arren, konfiantza osoa dugu datorren urtean gogo gehiagorekin ospatuko ditugula Sebastian Deunaren jaiak", gaineratu dute.