HARA! Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, Putzuzuloko kamisetarekin atzoko 'Barre Librea' saioan

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 22a, 10:00

(Aitziber Garmendia)

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola "uniformea jantzita" agertu ziren atzo Barre Librea telebista-programan: Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko kamiseta jantzi zuten biek. Hain zuzen, aurreko astean izan ziren Putzuzulon, Arraio Irratiko Galdedebalde saio berezian, gonbidatu gisa.