Felix Zubia: "Txertoak talde moduan ulertu behar ditugu, ez banakako babes modura"

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 24a, 18:00

Iganderoko moduan, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan izan da Felix Zubia medikua gaur goizean, koronabirusaz zein osasun arloari lotutako beste hainbat gaiz hitz egiten. Besteak beste, txertoak izan ditu hizpide: "Hurrengo hilabeteetan txertaketa zabala izango dugu eta hortik etorriko da konponbidea. Itxaropena horretan izan beharko dugu". Hala ere, argi utzi du egoeraren larria: "ZIU unitateak betetzen ari zaizkigu, eta gaixoak beste toki batzuetara mugitzen ari gara. Kopurua goraka doa, eta, martxa honetan,  gaixoak non artatu ezina iritsiko da", esan du. 

Entzun hemen osorik Felix Zubia medikuak gaur Osasun Etxea saioan esandakoak.