Herriko mugetatik atera ezinak irudi bitxiak utzi ditu

Gorka Eizagirre-Maialen Etxaniz-Urtzi Oteiza 2021ko urt. 26a, 21:07

Eusko Jaurlaritzaren aginduz, herritarrek ezin dute bizileku duten udalerritik atera, ez bada lan, hezkuntza, zaintza edo osasun arrazoiengatik. Horrek eguneroko ohiturak aldatzea ekarri die bati baino gehiagori. Zarauztik Getariara joan-etorria egiteko ohitura dutenek ibilaldi motzagoa egin beharko dute egunotan.