Essor Basqueko probetan parte hartuko du Jira-Bira txirrindulari taldeak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ots. 3a, 17:00

Zirkuituko lau probetan aterako dira Zarauzko taldeko txirrindulariak, eta asteburu honetan izango dituzte lehen bi lasterketak.

2021eko lehen probak izango ditu Jira-Bira Grupo EULEN txirrindulari taldeak datozen asteetan. Essor Basque zirkuituko lasterketetan hartuko dute parte, eta lehenak asteburu honetan izango dira: larunbatean Tarnos Boucaun (Frantzia/Lapurdi), eta igandean Kanbon (Lapurdi).

EULEN taldeko zortzi txirrindulari aterako dira lehiatzera: Eder Camino, Hodei Murcia, Haritz Erasun, Jon Ibarluzea, Asier Azkarate, Andoni Azkarate, Alex Uranga eta Patxi Darthayette.