"Osasun hondamendia" salatzeko protesta ekitaldia egin zuen GKSk atzo Zarautzen

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 7a, 12:54

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protesta ekitaldia egin zuten atzo Zarautzen, udaletxearen aurrean. 

Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean burgesiaren ofentsiba gelditu pankarta zutela elkarretaratu ziren atzo arratsaldean Zarauzko udaletxe aurrean. Bizi dugun "osasun-hondamendia" eta horri ematen ari zaion "aterabidea" salatzeko asmoz deitu zuen elkarretaratzea GKSk.

Osasun-larrialdiari "osasun-baliabideen horniduraz aurre egin" beharrean, gobernuek "kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez" erantzun nahi diotela ohartarazi zuten GKSko kideek, eta seinalatu zuten "aurrekari arriskutsua" sor dezakeela horrek aurrera begira.