Bideoa: Aurten ere egin du 'Galtxagorrien jaitsiera' Jalgik

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 12a, 19:30

Ohiko kalejira gabe, baina aurten ere egin dute Galtxagorrien jaitsiera Jalgi Dantza Taldeko kideek. Bideoan jaso dituzte Inauterien bezperako dantzak, eta jada argitara atera dute emaitza. "Anbotoko damaren gidaritzapean, Zarauzko herria dantzan jartzea dute helburu" galtxagorriek, Jalgik azaldu duenez. Oraingoan ere izan dute sorginen, lamien eta jentilen laguntza.