Zibersegurtasunaren inguruko saioa atzeratu du UKUEk

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 17a, 14:43

Otsailaren 18an beharrean, 25ean egingo dute eskualdeko enpresei zuzendutako saioa. Izena eman daiteke oraindik.

Zibersegurtasuna lantzeko saio bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei zuzendutakoa. "Zibersegurtasunaren ikuspegitik, telelanari eta hornitzaileen urruneko sarbideari buruzko hainbat gako eskaintzea" izango da online jardunaldiaren helburu nagusia. Otsailaren 18an egitekoa zen baina, azkenean, atzeratu egin dute data: otsailaren 25ean izango da, 09:00etatik 11:00etara.

Izen-ematea ere luzatu du mankomunitateak. Posta elektroniko bidez eman daiteke izena, enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita, eta ondoko datuak zehaztu beharko dira mezuan: enpresaren izena, IZK, e-maila, harremanetarako pertsonaren izen-abizenak eta telefono zenbakia.