Ostegunean izango da otsaileko udalbatzarra

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 22a, 17:20

Zarauzko Udalbatzak ostegun honetan egingo du ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita. Aztergai izango ditu, besteak beste, finantza kontroleko aurtengo plana, dirulaguntzen plan estrategikoa, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko ikastetxeek jasoko lituzketen dirulaguntzak, gazteek proiektuak garatzeko dirulaguntzak, nahiz 10.2-OR Salberdin arearen birpartzelazio proiektuko R3-1 partzela saltzeko lehiaketa.