Jim Jarmusch zinemagileari eskainiko diote hurrengo Gela saioa

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 25a, 15:00
(Photomuseum)

Mystery Train, Dead Man eta Last Samurai dira estatubatuarraren lanik ezagunenak. 18:00etan izango da biharko Gela saioa, Photomuseumen.

Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Jim Jarmusch zinemagile estatubatuarraren inguruko saio bat antolatu dute Photomuseumen. Bihar izango da Gela saioa, eta astero bezala, 18:00etan hasiko da. Doakoa izango da sarrera.

"Zuzendari, gidoilari, aktore, ekoizle, muntatzaile eta konpositore" aritutakoa da Jarmusch, Gela programako arduradunek azaldu dutenez. 1986an ekin zion Coffee and Cigarrettes film laburrak sortzeari –2003an bildu zituen guztiak lan luze batean–, baina, ziur aski, Mystery Train (1989) da haren filmik sonatuena. Komedia dramatikoa da Mystery Train, eta protagonista ditu, besteak beste, Joe Strummer The Clash taldeko abeslaria, Nicoletta Braschi, Steve Buscemi nahiz Youki Kudoh. Ezagunak dira estatubatuarraren Dead Man (1995) eta Last Samurai (1999) film "arrakastatsuak" ere.