Martxoko GUKA magazina

Eskualdeko eduki interesgarrienak biltzea helburu duen saio berria dakar Urolako Komunikazio Taldeak. Mireia Galarza kazetariaren eskutik, lehen atal honetan Getarian gauzatuko da GUKA magazina, eta Eñaut Elorrieta musikaria izango da gonbidatu nagusia. Felix Zubia medikuak ere izango du tartea gaurko saioan.