Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Ikasle Abertzaleak emakume langileen interesen defentsan antolatu dira Lizardi institutuan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 8a, 12:47

(Ikasle Abertzaleak)

Ikasle Abertzaleek ere kalera atera dituzte aldarriak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. 'Genero problematikaren inguruan hausnartzen' izeneko hitzaldia izan da lehenik Lizardiko tatamian, eta elkarretaratzea egin dute gero. Dozenaka ikasle bildu dira 'Emakume langileon interesen defentsan, ikasleok antolatu!' zioen pankartaren atzealdean.

(Ikasle Abertzaleak)