Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Urola Kostako Udal Elkarteak ere bat egin du Martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 8a, 14:38

UKUEren egoitza Zarautzen.

Bailarako udalak eta ikastetxeak biltzen dituen eskualdeko Hezkidetza Foroaren ekimenez, mezu bateratua zabaldu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroak: "Martxoaren 8ari begira, guztiok bat egiten dugu guztion berdintasunaren eta parekidetasunaren alde". 

Azaldu dutenez, pandemia egoeragatik ez dute atera ohiko argazki jendetsurik, baina Gu ere Martxoak 8 pankarta moreak eskuetan hartuta, taldeka atera dituzte argazkiak. UKUEk Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroko kideek atera dutena igorri du:

(UKUE)