Bideoa: Arrosategi parkeko zipresa moztu dute

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 10a, 13:31

Zarauzko Udalak Youtubeko bere kontura igo du honako bideoa. Bertan ikus daiteke nola moztu duten zatiz zati Arrosategi parkean zegoen zuhaitz handia, eta Patxi Elola zinegotziak zergatia azaldu du.

Parkeko erabiltzaileen "segurtasuna bermatzeko" moztu dute Arrosategi parkeko zipresa. Azkenaldian zuhaitzaren adar batzuk erortzen ari ziren, eta arriskutsua izan zitekeen bertara gerturatzen zirenentzat.