Entzun: 'Bapateko Unibertsoa'-ren saio berezia, Emakume Langilearen Egunean

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 10a, 15:23

Uhinen bidez ere entzun ahal izan ziren emakumeen borrokaren aldeko aldarriak. Astelehenetan izan ohi da Bapateko Unibertsoa saioa Arraio irratian, eta iragan astelehen berezian bapateko saioa eskaini zuten Gela Arroxatik. Ane Peñagarikano, Uxue Ostolaza eta Uxue Alkorta bertsolari gazteak aritu ziren kantuan.

Arraio.eus-en dago entzungai saio osoa.