Marmol taldeak kontzertua eskainiko du Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 12a, 12:31

Hilaren 19an, datorren ostiralean, Bilboko Marmol taldearen kontzertua izango da Putzuzulo gaztetxean. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak 17:00etan jarriko dituzte salgai. Pertsonako sarrera bakarra erosi ahalko da eta, egungo osasun egoera dela eta, mugatua izango da edukiera. 

Jarraian entzungai taldearen Split con Nueva Generacion diskoko abesti bat: