Errigorako saskiaren zozketak baditu irabazleak

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 12a, 17:30

Eneko Chico, Errigorako saskia esku artean duela.

Errigorako bi saski zozkatu ditu aste honetan Zarauzko Hitzak, eta Eneko Chico eta Olatz Azkue izan dira irabazleak. 

Zozketa irabazteko zorterik izan ez dutenek, martxoaren 24ra arte izango dute aukera Errigoraren udaberriko kanpainako produktuak eskatzeko. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabalik dago. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian). Zarautzen eskerak Eguzkin eta Lakarin egin ahalko dira, eta banaketa, berriz, Ekolioren gunean egingo da apirilaren 22an eta 23an. Lakarin eskatzen dutenek dendan bertan jasoko dute.