COVID-19a: urtebete gurean

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 14a, 22:00

Dagoeneko urtebete igaro da alarma egoera eta konfinamendua ezarri zituztenetik. Koronabirusaren agerpenak hankaz gora jarri zuen mundua, eta hasieran egun gutxikoa izango zen itxialdiak hilabeteak iraun zituen. Atzera begira jarri da Erlo Telebista, eta duela urtebete UKTren hedabideetan elkarrizketatutako herritarrekin elkartu da urtebete beranduago. Gainera, iazko martxotik aurrera egindako bideoak eta kale inkestak ere jaso ditu Erlo Telebistak honako saio berezi honetan.