Bertso-sorta: 'Osasuna eta zentzuna'

Zarauzko Hitza 2021ko mar. 14a, 09:43

Inaxio Uria 'Isasti'-k bertso-sorta berria igorri du Zarauzkohitza.eus-era. Oraingoan, kirolaren eta zentzuaren inguruan sortu ditu koplak. 

1.
Osasuna sendo mantentzeko
jar dezagun adorea
Baina saiakerak neurtuaz
Galdu gabe umorea

2.
Gorputza zaintzeko aitzakian
zabaldua da ohitura
muskuloak jo ta ke landuaz
Hori dena da itxura!

3.
Kardiobaskular ariketakin
alperrikan ez aritu
zeren bihotzak sorreratikan
taupada jakinak ditu

4.
Bihotza parekatu daiteke
automobilakin, hara!
Honen abiadura behartuz
bizitza luzatzen al da?


5.
Ibilaldiak egitea ei
osasuntsua,jakina!!
Hala bada bihurtu daiteke
postaria hilezina


6.
Balea ia egun guztian
igerian dabilena
Arrainak jan ta ura edanaz
Hala ere da gizena!

7.
Untxiak sano jan ta laisterka
saioak ohiko dituzte
baina beren bizi iraupena
gehienez hamabost urte!


8.
Dordokak laisterka egin gabe
pasatzen dute denbora
Baina bizirik jarraitzen dute
laurehun urtetikan gora

9.
Haragi jatea kaltegarri
ote den zabaldua da
Ganaduak landare jaleak
izanikan.Nola bada?


10.
Bizitzak ez luke izan behar
bidai luzea helburu
Etengabe gorputza zainduaz
Nekagarria seguru!


11.
Zuzenagoa izan daiteke
Bizitzaz gozatzen saia
Eta amaieran pentsatzea
Zoragarria bidaia!!