Pandemiak kontsumoan eta energian izan duen eragina izango dute hizpide bihar

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 15a, 09:00

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen azalpenak entzuteko aukera izango da bihar, ZarautzOnek antolatutako saioan.

ZarautzOn elkarteak hitzaldi berria antolatu du datorren biharko. Oraingoan, Eusko Jaurlaritzan Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Oroz ariko da hizlari lanetan. Koronabirusaren eraginez herritarren kontsumitzeko ohiturak asko aldatu dira, eta aldaketa horiek izango ditu hizpide sailburuordeak.

Ohiko moduan, online izango da saioa eta ZarautzOnen Youtube plataformako kanalean eta helbide honetan egongo da ikusgai bihar, 19:00etatik aurrera.