Ekida ekimena gehiago ezagutzeko aukera izan da Putzuzulon

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 14a, 16:00

Duela aste batzuk sortu zen Ekida, "sozialiston kultur ekimena". Otsailean aurkezpen saioak egin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izan dira gaur goizean Paul Beitia eta Nagore Arzallus, ekimenaren nondik norakoak azaltzen. 

Dozenaka herritar elkartu dira ekimenaren berri izateko eta, besteak beste, hizlariek azaldu dute "kulturaren kontzepzioaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko" eta "arte sozialistaren garapenari bide emateko" sortu dela Ekida. Proiektuaren gaineko informazio gehiago dago eskuragarri ekida.eus webgunean.